Athletic gailendu da Emakumeen Ligako euskal derbian
Realak eta Athleticek gaur eguerdian jokatu duten derbian zuri-gorriak gailendu dira (1-2), nahiz eta hasieran gipuzkoarrak aurreratu diren.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Realak eta Athleticek Zubietan eguerdian jokatu duten derbia bizkaitarrentzat izan da.
Txuri-urdinak aurreratu dira aurrena markagailuan, Naiara Beristainek 20. minutuan egin duen golarekin.
Athleticen berdinketa bigarren zatiko 60. minutuan iritsi da, Erikaren burukada batekin. Erikak berak sartu du garaipenaren gola zuri-gorrientzat, 84. minutuan.