Txirrindulari bat larri zauritu da Gasteizen, auto batek harrapatuta
63 urteko txirrindulari bat larri zauritu da Gasteizen, zebrabide bat igarotzen ari zela auto batek harrapatuta.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
Gasteizko Udaltzaingoak azaldu duenez, auto batek zebrabide bat igarotzen ari zen txirrindulari bat harrapatu du bart Alto de Armentia kalean eta larri zauritu zuen.
Emakumea, 63 urtekoa, Santiago ospitalera eraman zuten, pronostiko larriarekin.