Goizane Pinedo eta Unai Ruiz espetxean edukiko dituzte haien aurkako epaiketa egin arte
Goizane Pinedo eta Unai Ruiz Pou Soto del Realen eta Valdemoron espetxeratu dituzte, hurrenez hurren, eta preso edukiko dituzte haien aurkako epaiketa egin arte.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
Goizane Pinedo eta Unai Ruiz Pou larunbatean agertu ziren Gasteizen, hiru hilabete ezkutuan izan ostean. Ertzaintzak atxilotu egin zituen eta hasiera batean Zaballako espetxera eraman bazituzten ere, urrundu egin dituzte.
Pinedo Soto del Realen dago, Irati Mujikarekin batera, eta Ruiz, berriz, Valdemoron. Gaur eraman dituzte Auzitegi Nazionalera eta Zigor Aretoko lehen sekzioak epaiketa egin bitartean kartzelan egongo direla ebatzi du.