INFO

Athleticek puntu batekin konformatu behar izan du (1-1)

Cristiano Ronaldok txartel gorria ikusi du eta azken ordu laurdenean Athleticek partida irabazteko aukera izan du. Zuri-gorriek ezin izan dute garaipenaren gola egin. [Xehetasunak]

Herrera baloiarekin Xabi Alonsoren aurrean. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Athleticek Real Madrilen kontra irabazteko aukera izan du, baina azkenean berdinketarekin konformatu behar izan da (1-1). Epaileak Cristiano Ronaldo kalera bota du partida bukatzeko ordun laurden geratzen zenean eta erabakiak norgehiagoka baldintzatu du.

Lehen zatian Athletic nagusi izan da. Hala ere, azken metroetan ez da batere fin aritu gol aukera batzuk sortu dituen arren. Bigarren zatian Real Madril suspertu egin da eta gutxinaka partidaren kontrola hartu du.

65. minutuan Jesek Real Madrilen gola egin du, Iturraspek zelai erdian baloia galdu ondoren. Athleticentzat kolpe gogorra izan da, baina Valverdek Ibai Gomez zelairatu du eta hegaleko jokalariak zelairatu bezain laster berdinketaren gola egin du 73. minutuan.

Hurrengo jokaldian, Cristiano Ronaldok ika-mika izan du Athleticeko jokalariekin eta epaileak txartel gorria erakutsi dio. Azken minutuetan Athletic bigarren gol bat egiten saiatu da, baina madrildarrek emaitza eustea lortu dute.