INFO

Bergarako pilotalekua jendez lepo, Libre dinamikaren bertso saioan

Makroepaiketa politikoak salatzeko antolaturiko Libre dinamikaren baitan, Bergarako frontoia bete egin da bertso saioan.

Bergarako frontoia jendez lepo. (via twitter @Bergara_libre)

Bergarako pilotalekuan bertso saio berezia ospatu dute igande arratsaldean Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Jon Maia eta Aitor Sarriegik.

Auzi «politiko eta antidemokratikoak» salatzeko eta «Euskal Herrian zabaldu den aro berriarekiko konpromisoa» adierazteko antolatu dute Gipuzkoako Libre Asteburua Libre dinamikaren barruan eta jendez lepo bete da pilotalekua.

Bergarako bertso saioaz gain, Beasainen Irrien lagunak  izan ziren larunbatean, Azpeitian pilota partidak eta Tolosan musika jaialdia antolatu zuten.