Bideragarritasun planari «lehenbailehen» erantzuteko eskatu dute Edesako langileek
Edesako langileek manifestazioa egin dute igande eguerdian Basaurin, Edesaren egoerari irtenbide bat eman diezaiotela eskatzeko.
NAIZ.INFO
BASAURI
200 bat langilek parte hartu dute eguerdian Basaurin egindako manifestazioan. Bukaeran agiri bat irakurri dute eta Edesako langileek bideragarritasun planari «lehenbailehen» erantzuna emateko eskatu diote Mondragon Taldeari.
Astelehenera bitarteko epea eman diote erantzuna emateko, eta «erantzunik ez badago, ez dutela onartuko ulertuko dugu».