Bengoetxea VI-Begino eta Titin-Merino II bikoteek lortu dituzte garaipenak
Oinatz Bengoetxeak eta Aritz Beginok 19-22 irabazi dute Zornotzan Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuren aurrean. Iruñean, aldiz, Titinek eta Merinok mendean hartu dituzte Xala eta Zubieta (22-17).
NAIZ.INFO
BILBO
Berasaluze II.ak eta Albisuk Zornotzan lortutako abantaila (15-6) abantaila ez dute aprobetxatzen jakin izan, eta azkenean galdu egin dute Oinatz Bengoetxea eta Aritz Beginoren aurka (19-22).
Bengoetxea VI - Begino bikoteak, hortaz, bere laugarren puntua eskuratu du gaurko partidan.
Iruñeko Labrit pilotalekuan, aldiz, Titin-Merino II bikoteak lan eskerga egin behar izan du Xala eta Zubietaren aurrean garaipena erdiesteko (22-17). Bi bikote hauek bosna puntu daukate, baina averagean aurretik daude errioxarrak.