INFO

Irujok eta Barriolak eskura daukate finalerdietarako sailkapena

Irujok eta Ceciliok -Barriola ordezkatu du- 22 eta 15 irabazi dute Eibarko Astelenan Urrutikoetxeak eta Beroizek osatzen duten bikotearen aurka.

Irujok eskura dauka finalerdietarako sailkapena. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Irujo eta Barriola finalerdietan izango dira ezustekorik ez bada gertatzen. Astelenan lortutako garaipènarekin zortzigarren puntua lortu dute eta Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaletarebikotearekin batera finalerdietan izango dira ziur aski.

Finalerdietako beste bi postuetarako sei bikote daude borrokan oraindik. Aukerarik gehien Titin III–Merino II eta Xala–Zubieta bikoteek dituzte, bosna garaipenekin.

Lau punturekin berriz, Urrutikoetxea–Beroiz eta Bengoetxea VI–Zabala daude.