Gazte Danbadako hainbat bideo ezabatzeko agindu dio Auzitegi Nazionalak Topatu.info-ri
Auzitegi Nazional espainolak 2013ko Gazte Danbadako ekimeneko hainbat bideo ezabatzeko agindu dio Topatu.info-ri.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Auzitegi Nazional espainolak 2013ko apirilean egin zen Gazte Danbadako ekimeneko hainbat bideo ezabatzeko agindu dio Topatu.info-ri, atariak bere webgunean jakinarazi duenez.
Agindua bete ezean, webgunea itxiko dietela adierazi dute.
Beraz, dagoeneko eduki horiek ez dira sarean ikusgai.