Athleticen garaipen erosoa eta Realaren berdinketa
Athleticek 3 eta 0 irabazi du Valentziaren aurka Lezaman. Realak landutako berdinketa lortu du Granadaren zelaian (1-1).
NAIZ.INFO
BILBO
Athletic erraz gainditu du Valentzia gaur eguerdian Lezaman jokatu den partida (3-0). Eli Ibarrak 300 norgehiagoka jokatu ditu talde zuri-gorriarekin eta garaipenarekin ospatu ahal izan du. Hala ere, hiru puntuak ez dira guztiz positiboak izan Amaia Olabarrieta lesionatu egin baita.
Realak berriz, berdinketa bat lortu du Granadan (1-1) azken minutuan. Aintzane Encinasek egin du gola.