Realak 1 eta 0 irabazi du Valentziaren aurka
Agirretxek egin du garaipenaren gola. Txuri-urdinak sailkapeneko bostgarren postuan kokatu dira. [Xehetasunak]
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Realak garaipen garrantzitsua lortu du Valentziaren kontra Anoetan (1-0). Partida orekatua izan da, gol aukera gutxikoa eta azkenean, txuri-urdinek ate aurrean duten kalitatea erabakigarria izan da.
Agirretxek egin du partidako gol bakarra bigarren zatiko 15. minutuan. Valentziak arazoak sortu dizkio Realari, baina txuri-urdinek ondo defendatu dute emaitza.
Garaipenarekin sailkapeneko bostgarren tokian kokatu da Reala, Vila-real eta Athleticen partidaren zain. Horrez gain, Valentzia hamar puntutara utzi dute sailkapenean.