Aske gelditu dira Ertzaintzak Gasteizen atxilotutako sei gazteak
Presoen aldeko elkarretaratze batean parte hartzeagatik Ertzaintzak Gasteizen atzeman zituen sei gazteak aske gelditu ziren iluntzean. «Autoritatearen aurkako atentatua» egozten zaie.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
EHUren Gasteizko Kanpusean euskal presoen aldeko elkarretaratze batean parte hartzeagatik ertzainek atxilotutako sei gazteak aske gelditu ziren atzo iluntzean.
Poliziak kolpeka oldartu ziren ikasleen aurka.
Atxilotutako gazteei «autoritatearen aurkako atentatua» leporatzen diete ertzainek.
Atzo gertatutakoa salatzeko, eguerdian manifestazioa egingo dute Kanpusean. Ordubatean, aldiz, prentsa agerraldia burutuko dute.