Urrutikoetxea eta Beroiz Binakako Txapelketako finalerdietarako sailkatu dira
Mikel Urrutikoetxeak eta Mikel Beroizek Binakako Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu dute, Titin III-Merino bikoteari 22-20 irabazi ondoren.
NAIZ.INFO
BILBO
Arrigorriagan jokatutako partidan, 22-20 irabazi diete Urrutikoetxeak eta Beroizek Titin eta Merinori eta, hortaz, finalerdietako laugarren tokia beteko dute.
Partida oso berdindua jokatu dute bi bikoteek, eta azken txanpara indartsuago iritsita erdietsi dute garaipena Urrutikoetxeak eta Beroizek.
Datorren asteburuan hasiko da finalerdietako ligaxka, eta honakoak izango dira partidak: Olaizola II.ak eta Aretxabaletak Irujo eta Barriolaren aurka jokatuko dutena, eta Urrutikoetxea eta Beroiz eta Xala eta Zubieta aurrez aurre jarriko dituena.