Iker Esparza preso iruindarra aske geratu da
2009ko maiatzean Parisen atxilotu eta ondoren espetxeratu zuten Iker Esparza iruindarra aske utzi dute Estatu frantseseko hiriburuan. Iruñeara iritsitakoan lehen harrera egin diote auzokideek, Txantrean.
NAIZ.INFO
IRUÑEA
NAIZek jakin ahal izan duenez, Iker Esparza preso iruindarra aske geratu da.
2009ko maiatzean atxilotu zuten Parisen eta epailearen aurretik pasa ondoren, ETAko kide izatea egotzita, espetxeratu egin zuten.
Senideek uste zutenaren kontra, ez dute Estatu frantsesetik kanporatu, eta Parisen bertan utzi dute aske.
Iruñera iritsi denean egin diote lehen harrera, Txantrean.