Xala eta Idoateren arteko partida ekainaren 1era atzeratu dute, lehenaren lesioagatik
Yves Salaberry Xalak min hartu du eta Idoateren aurka ostiral honetan jokatzekoa zuen partida ekainaren 1era atzeratu dute.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
Yves Salaberry Xalak eskuko minarekin bukatu zuen atzo Barriolaren aurkako partida eta ostiral honetan Idoateren aurka Oguetan jokatzekoa zuen partida atzeratzeko eskatu du.
Eskaera onartu egin diote eta, horrenbestez, norgehiagoka ekainaren 1ean jokatuko da.