Rosbergek irabazi du Austrian
Alemaniarraren atzetik Lewis Hamilton eta Valtteri Bottas sailkatu dira. Vettelek lasterketa utzi behar izan du. [Sailkapenak]
NAIZ.INFO
Nico Rosberg (Mercedes) alemaniarrak irabazi du Austriako Sari Nagusia eta munduko txapelketako sailkapen nagusiko lehen postuan sendo jarraitzen du.
Mercedeseko pilotuaren atzetik Lewis Hamilton bere taldekidea eta Valtteri Bottas (Williams) finlandiarra sailkatu dira. Laugarren postua Felipe Massa brasildarrarentzat izan da.
Fernando Alonso espainiarrak bosgarren postuan bukatu du, eta Sergio 'Checo' Perez (Force India) seigarren sailkatu da.