Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, haur bati sexu-abusuak egiteagatik
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, establezimendu publiko batean hamar urteko neskato bati sexu-abusuak egitea leporatuta.
NAIZ
GASTEIZ
Gasteizko Udaltzaingoak azaldu duenez, atzo arratsaldeko 17.30 aldera sexu-abusuak egin zizkion hamar urteko neskato bati establezimendu publiko batean. Erasoa establezimenduko segurtasun sistemak bideoz grabatu zuen.
Adin txikikoaren gurasoek salaketa jarri zuten eta lau ordu beranduago, 21.30ean, gizona atxilotu zuten kalean.