Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du Tolosan, AHTri buruzko adierazpen batzuengatik
Guardia Zibilak Xabier Otegi tolosarra atxilotu du, Infozazpi Irratian AHTri buruz egindako adierazpenengatik, Argia.com atariak zabaldu duenez.
NAIZ
DONOSTIA
Guardia Zibilak Xabier Otegi tolosarra atxilotu du, Argia.com atariak zabaldu duenez. Maiatzaren 8an Infozazpi Irratiko saio batean AHTri buruz egindako adierazpenengatik atzeman dute, antza denez. «Terrorismoa goratzea» leporatzen diote.
Efe agentziak «ikerketaren iturriak» aipatuz zehaztu duenez, goizeko 8.30ean atxilotu dute Tolosan eta datozen orduotan aske utziko dute.