Getaria eta Zumaia, San Miguel ligara igotzeko play off-ean lehiatuko dira
Galiziako Samertolameu eta Amegrove traineruak ere igoerako txartela eskuratzeko lehian arituko dira.
NAIZ
Getariako eta Zumaiako traineruak arituko dira San Miguel Ligara igotzeko playoff-ean, irailaren 20an eta 21ean, Bermeon eta Portugaleten, hurrenez hurren.
Getariak irabazi du KAE-1eko titulua, Trintxerpeko Ikurrinean nagusitu ondoren. Getaria eta Zumaiarekin batera, Galiziako Samertolameu eta Amegrove traineruek ere igoerarako txartela eskuratzea izango dute helburu.
Lau aste barru, 2015eko San Miguel Ligarako bi postu egongo dira jokoan, eta bost talde lehian: Getaria, Zumaia, Samertolameu, Amegrove eta San Miguel Ligako azkenaurrekoa.