Manifestazioa urriaren 11n Elgoibarren, ‘Bateragune’ auziko espetxeratuen askatasunaren alde
Datorren urriaren 13an bost urte beteko dira Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Rafa Diez espetxeratu zituztenetik eta haien askatasuna galdegiteko manifestazioa deitu dute Elgoibarren, hilaren 11n.
naiz
Elgoibar
Urriaren 13an bost urte beteko dira ‘Bateragune’ auziaren baitan Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Rafa Diez atxilotu eta espetxeratu zituztenetik. Bosten askatasuna galdegiteko, Herri Ekimenak manifestazioa deitu du hilaren 11n Otegiren jaioterrian, Elgoibarren.
Facebook bidez jakitera eman dutenez, mobilizazioa arratsaldeko 17.00etan abiatuko da Elgoibarko plazatik.