INFO

Emakume bat hil da Burlatan, irristatu eta lurrera erorita

Emakume bat hil da gaur goizean Burlatan, kalean zihoala lurrera erori eta buruan kolpea hartuta.


Ezbeharra goizeko 7.30-8.00ak bitartean gertatu da Burlatako Fulgencia Sanchez kalean, Polizia espainolak azaldu duenez.

Emakumea bere etxetik atera ondoren irristatu eta erori egin da. Buruan kolpea hartu du eta hil egin da. Poliziaren arabera, une horretan euria ari zuen eta baliteke hori izatea irristatzearen arrazoia.