INFO

Bilbao Basket-ek erraz gainditu du Fuenlabrada (73-54)

Bilbao Basket-ek garaipen batekin abiatu du ACB Liga. Udan lehiaketatik kanpo geratzeko zorian izan ondoren, ondo hasi dute denboraldia. Gipuzkoa Basket taldeak galdu egin du Estudiantesen kontra (91-74).

Bilbao Basket-ek garaipenarekin abiatu du denboraldia. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Bilbao Basketek 73 eta 54 irabazi dio Fuenlabradari ACB ligako lehen jardunaldian. Etxeko taldea erraz nagusitu da bigarren zaititik aurrera.

Hervelle izan da saskiratzailerik onena 17 punturekin.

Bestalde, Gipuzkoa Basketek galdu egin du estraineko partidan Estudiantesen kontra (91-74).