Aste borobila Alavesentzat Barreiroren izugarrizko gola eta hiru puntuak lortuta
Kopako sailkapenaren ostean ligako erronka zuen gaur etxean Alavesek eta batzuk nahi baino larriago baina partidaren azken txanpan Barreirok egin duen gol ikusgarriarekin hiru puntuak Mendizorrotzan geratu dira.
NAIZ
GASTEIZ
Aste borobila osatu du Alavesek Lugoren aurkakoa etxean irabazita. Kopako sailkapenaren ostean hiru puntuak Mendizorrotzan geratu dira Barreirok egindako gol ikusgarri bati esker.
Zaleak pozik, noski, emaitzarekin. Gaurko ilunabar ederraren argazki honek erakusten duen moduan:
Gure zelaia, gure afizioa, gure zerua, gure taldea!! Goazen @ALAVESSAD , goazen txapeldun!! pic.twitter.com/3GnoA5t1kv
— FPM's 2 (@beni_glorioso) October 18, 2014