Jose Garcia Mijangos santutxuarra aske geratu da
Jose Garcia Mijangos santutxuarra aske geratu da gaur goizean, zazpi urte eta erdi preso egon ostean.
NAIZ
BILBO
Jose Garcia Mijangosek zazpi urte eta erdi egin ditu espetxean; 18/98 auziagatik zigortu zuen Auzitegi Nazional espainolak, enpresen atalean, eta hasiera batean hamaika urteko espetxe zigorra ezarri zion, baina gero Auzitegi Gorenak zazpi urte eta erdira jaitsi zuen.
Gaur goizean utzi du Ocañako espetxea santutxuarrak eta han zituen zain senide eta lagunak.