Ondo landutako garaipena lortu du Athleticek (1-0)
Adurizek egin du garaipenaren gola. Lehen zatian zuri-gorriak nagusi izan dira eta bigarrenean errenta bukaerararte defendatzea egokitu zaie.[Xehetasunak]
NAIZ
Garaipen garrantzitsua lortu du Athleticek Sevillaren kontra (1-0). Irabazi beharreko partida zen eta horrela egin dute zuri-gorriek. Lehen zatian nagusi izan da Athletic eta bere jokorik onena erakutsi du.
Adurizek garaipenaren gola egin du 13. minutuan eta lehen zatia bukatu aurretik zelaia utzi behar izan du.
Bigarren zatian Athleticen indarrak agortzen hasi dira eta partida bukaerararte talde guztiak lortutako errenta defendatzera jokatu behar izan du.