Agirrebarrena, Magis eta Feldman aske geratu dira eta Salamon Parisera eraman dute
Asteartean jendarmeek atxilotu zituzten Haitz Agirrebarrena, Jean-François Magis eta Alex Feldman aske geratu dira kargurik gabe; Teo Salamon, berriz, Parisera eraman dute.
NAIZ
BAIONA
Herenegun jendarmeek atxilotu zituten lau gazteetako hiru aske daude, kargurik gabe. Alex Feldman atzo gauean utzi zuten libre, eta Haitz Agirrebarrena eta Jean-François Magis, berriz, gaur goizean. Asteartetik Pauen izan dituzte.
Laugarren atxilotua, Teo Salamon, Parisera eraman dute, Kazeta.eus-ek berri eman duenez.
EH Baik, Aitzinak eta Lurra eta Etxebizitza kolektiboak deituta, manifestazioa egingo dute larunbatean Baionan, errepresioa salatu eta konponbidea aldarrikatzeko.