Juan Martinez de Irujok ez du jokatuko larunbatean, ezker eskua minduta duelako
Larunbat honetan Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatzeko aukerarik ez du izango Juan Martinez de Irujok, ezker eskua minduta duelako. Jokin Altuna izango du ordezko.
NAIZ
DONOSTIA
Atzo Logroñoko Adarraga pilotalekuan Xala eta Merino II.aren aurka irabazitako partidan hartu zuen min Juan Martinez de Irujok ezker eskuan. Gauzak horrela, ezin izango du jokatu larunbat honetan Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu beharreko partida.
Bigarren aldia da honakoa Martinez de Irujo jokatu gabe geratzen dela lesio baten ondorioz. Aurrekoan bezala, Binakako Txapelketan ohiko jokalari bihurtzen ari den Jokin Altuna gazteak ordezkatuko du iberoarra.