Binakakoaren finalerako sarrerak, 40 eta 120 euro artean salgai
Hilaren 26an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den Binakako Txapelketaren finalerako sarrerak salgai jarri dituzte astearte honetan, 40 eta 120 euro bitarteko salneurrian.
NAIZ
BILBO
Pablo Berasaluzek eta Aitor Zubietak osatutako bikoteak Oinatz Bengoetxeak eta Alvaro Untoriak osatutakoa izango dute aurkari, hilaren 26eko finalean.
Sarrerarik merkeenak 40 eurotan daude salgai eta, garestienak, aldiz, 120 eurotan.
Internet bitartez erosi daitezke sarrerak, Aspe zein Asegarceren webguneetan.