INFO

Juankar Balerdi lasartearra aske geratu da, 26 urteren ostean

Juankar Balerdi lasartearra aske geratu da igande honetan, 26 urte preso egin ostean. Huelvako espetxetik atera da.

26 urteren ostean, aske gelditu da Juankar Balerdi. (@EtxeratElkartea)

Juankar Balerdik 26 urte egin ditu preso espetxe espainoletan eta gaur atera da Huelvako espetxetik, Etxeratek jakinarazi duenez.

Beste ehunka presok bezala sakabanaketa politika pairatu du eta Almeriako espetxean zegoela dispertsioaren alderik krudelena eta gogorrena jasan zuen, izan ere, ama, Argi Iturralde, eta anaia, Iñaki Balerdi, hil ziren 2003ko otsailaren 28an, bera bisitatzera zihoazela izan zuten istripuan.

Orduan eskutitz hau idatzi zuen Almeriako espetxetik.