INFO

Denboraldiko lehen bandera Oriorentzat

Lehia gogorra izan da bigarren posturako Urdaibai eta Hondarribiaren artean. Ehuneko batzuengatik aurretik geratu dira bermeotarrak.

Orioko arraunlariak banderarekin. (ARGAZKI PRESS)

Oriok ustekabea eman du Donostiako badian eta nagusitasun osoz irabazi du Eusko Label bandera. Zazpi segunduko aldea lortu dute bigarren postuan sailkatu den Urdaibairekiko.

Sailkapen nagusian Urdaibaik puntu bat kendu dio lidertzan sendo jarraitzen duen Hondarribiari. Hiurgarrenak izan dira hondarribitarrak. Tiran laugarrena izan da.