INFO

Hondarribiak bosgarren bandera irabazi du Portugaleten

Hondarribitarrek denboraldiko bosgarren bandera irabazi dute San Miguel ligako ospatu diren zazpi estropadetan. Urdaibai izan da bigarrena eta San Juan eta San Pedro berriz, ohorezko tandan sartu dira.

Hondarribia banderarekin. (ARGAZKI PRESS)

Hondarribiak argi eta garbi utzi du Portugaleteko uretan San Miguel ligako trainerurik indartsuena dela. Liderrak denboraldiko bosgarren garaipena erdietsi du nagusitasun osoz eta 81 punturekin, 12 eta 23 puntuko aldea dauka sailkapena nagusian bigarren postuan dauden Urdaibai eta Oriorekiko, hurrenez hurren.

Bermeotarrak bigarren postuan geratu dira gaurko estropadan, nahiz eta hiru segunduko zigorra jaso, iehen irteeran hankako tosta apurtu ostean.

Ezustekoa San Juan eta San Pedrok eman dute, bigarren txandan lehiatuz ohorezko txandan sartzea lortu baitute.