INFO

Hondarribiaren beste erakustaldi bat Boiroko uretan

San Miguel ligako liderra erraz nagusitu da Boiroko uretan eta indartsuena dela erakutsi du. Urdaibai bigarrena izan da, Orio hirugarren eta Kaikuk laugarren amaitu du, bigarren txandan arraun eginda.

Hondarribiak ligako zazpigarren bandera eskuratu du Boiron. (ARGAZKI PRESS)

Hondarribiak aurtengo San Miguel ligako trainerurik indartsuena eta erregularrena dela erakutsi du Boiroko uretan. Erakustaldia egin dute eta erraz gainditu dituzte ohorezko txandan lehiatu diren beste traineruekin. Sailkapen nagusian ere gero eta tarte handiagoa ireki dute gaur ere bigarren geratu den eta aurkari zuzena den Urdaibairekiko.

Larunbatean garaipena lortu zuen Orio hirugarrena izan da eta Kaiku ohorezko txandan sartu da, Donibane kanpoan utzita.