Hondarribia lehen aldiz garaile Zarautzen
Bigarren jardunaldian ere Hondarribia nagusitu da Zarauzko uretan eta lehen aldiz bandera irabaztea lortu du.
NAIZ
Denboraldi osoan zehar erakusten ari den nagusitasuna berretsi du Hondarribiak Zarauzko banderan. Gipuzkoarrak indartsuenak dira San Miguel ligan eta sei estropadaren faltan 16 puntuko aldea daukate Urdaibairekiko.
Bigarren postuan Urdaibai geratu da Zarautzen, 23 segundutura sailkapen orokorrean. Hala ere, Kaikuk aurre hartu dio bigarren jardunaldian ehuneko gutxi batzuengatik. Sestaoarrak hirugarrenak izan dira bi egunak kontuan hartuta. Ohorezko txandan aritu den Orio izan da laugarrena.