INFO

Papuan istripua izan zuen hegazkinean zihoazen 54 laguen gorpuak aurkitu dituzte

Erreskate taldeek astearte honetan aurkitu dituzte igandean lurraren kontra jo zuen hegazkinean zihoazen 54 pertsonen gorpuak, Indonesiako Papua irlan. Inork ez zuen lortu bizirik ateratzea.

Hegazkinak istripua izan duen tokiaren irudia, Indonesiako Papua irlan. (BASARNAS/AFP)

Erreskate taldeen buru den Bambang Soelistyok adierazi duenez, istripua jazo zen tokian 54 gorpu aurkitu dituzte, bidaiari eta tripulazioko kideenak.

Atzo hegazkinaren hondakinak ikuskatu ondoren, erreskate taldeak istripua izan den tokira bertaratu dira gaur eta aipatu 54 gorpuak aurkitu dituzte, Indonesiako Papua irlan.

Agintariek adierazi dutenez, gorpuak Papuako hiriburura, Jayapura, eramango dituzte. Erreskate lanetan aritu diren taldeetako arduradun Heronimus Guruk gaineratu du 54 gorpuetatik gehienak bere horretan daudela, eta espero du datozen orduetan aterako dituztela denak bertatik.

Papuan urtebetean izandako hirugarren istripua da igandekoa, joan den abenduan 162 bidaiari zituen Air Asia hegazkinak itsasoaren kontra jo, eta, bestalde, ekainean 141 bidaiari hegazkin istripu baten ondorioz hil ondoren.