INFO

Hondarribia nagusi, etxeko estropadan ere

Ezin zitekeen bestela, denboraldi guztian jaun eta jabe den Hondarribia izan da gaur etxean zuen estropadan. Sailkapen nagusian sorpresarik ez, bigarren Urdaibai, Orio gero eta Kaiku laugarren. Txanda nagusiko lau traineruak beraz, gaur ere, lehen postuetan.

Euria espero zen arren, eutsi dio eguraldiak (@actraineras)

Hondarribia da San Miguel ligan indartsuen dabilena eta gaur etxean zuen erronka, ez du hutsik egin eta bera izan da guztietan onena. Hirugarren txandan aritu diren lau traineruek lortu dituzte denbora onenak. Hondarribiko traineruak baino 6 segundo gehiago behar izan ditu Urdaibaik, eta 6 ehuneneko eskasera amaitu du Oriok, pare-parean. Kaiku izan da laugarren azkarrena, irabazleak baino 21 segungo gehiagorekin.

Sailkapen nagusiko laukote bera, beraz, gaur lehen lau postuetan. 160 puntu dituzte, dagoeneko hondarribiarrek, 143 bermetarrek, 128 oriotarrek eta 115 sestaoarrek.