Hondarribia garaile Portugaleten
San Miguel Ligako liderrak zortzi ehunenengatik lortu du Portugaleteko bandera. Lehia bizia izan du Urdaibairekin ta hiru segunduko zigorra jaso arren, garaipena eskuratu dute.
Emozioa eta tentsioa izan du Portugaleteko estropadak. Hondarribiak lortu du garaipena zortzi ehunenengatik, baina epaileek ondo aztertu behar izan dituzte denborak garailea erabakitzeko. Hondarribiak matematikoki irabazi dezake liga datorren asteburuan.
Izan ere, Hondarribiak hiru segunduko zigorra jaso du Urdaibairi egokitutako lehen kalean sartzeagatik. Baina bermeotarrek haserre bukatu dute estropada, zigorra beranduegi ezarri dietelako kexaka.
Lehia bizia izan da txanda guzietan eta bigarrenean aritu diren Tiranek eta San Pedrok ohorezko postuetan bukatzea lortu dute. Galiziarrek azken txanpan aurre hartu diete aurre sanpedrotarrei.