INFO

Realak Asier Illarramendiren fitxaketa ofizial egin du

Realak eta Real Madrilek akordioa lortu dute Asier Illarramendi Donostiako taldera itzultzeko. Mutrikuko jokalariak goizean gainditu du Policlinica Gipuzkoan egindako azterketa medikua eta, ondoren, sei denboraldirako kontratua sinatu du Anoetako bulegoetan.

Jokin Aperribay eta Asier Illarramendi pozik Anoetako bulegoetan. (REAL SOCIEDAD)

Realak Mutrikuko erdilariaren fitxaketa ofizial egin du eta Asier Illarramendi Donostiara itzuli da. Jokalariak goizean gainditu du Policlinica Gipuzkoan egindako azterketa medikua eta, ondoren, kontratua sinatu du Anoetako bulegoetan. Sei denboraldirako sinatu du.

Illarraren aurkezpen ofiziala gaur Anoetan izango da, 19etan. Jokalaria zelaira aterako da zaleak agurtzeko eta ondoren, hedabideekin egongo da Anoetako prentsa aretoan. 18:30ean 2 eta 27 ateak irekiko dira.