Urdaibaik irabazi du Zierbenako estropada
San Miguel Ligako hirugarren estropada irabazi du Zierbenan. Hondarribia izan da bigarrena ia 10 segundura eta bi bandera falta direnean eskura dauka txapelketa.
Kontxako banderan lehia emateko prest iritsiko da Urdaibai. Zierbenako estropadan erakutsi duen bezala, Hondarribiari irabaztkeo gaitasuna dauka. San Miguel Ligako hirugarren bandera lortu dute bermeotarrek.
Liga berriz, poltsikoan dauka Hondarribiak matematikoki ziurtatzea falta zaion arren. Bi estropada falta dira -irailaren 19an eta 20an ospatuko dira- eta sailkapeneko lehen zortzi traineruek bakarrik parte hartuko dute. Astillerok eta Zierbenak maila mantentzeko play off-ak izango dituzte Getaria eta Zumaiarekin lehian.
Orio izan da hirugarrena Zierbenan eta Tiran galiziarrak laugarren, baina epaileek kanporatu egin dituzte beren kaletik ez helmugaratzeagatik.