87 lagun zendu dira Mekako Meskita Nagusian, garabi bat erori ondoren
Saudi Arabiako agintariek jakinarazi dutenez, gutxienez 87 lagun hil eta beste 150 zauritu egin dira Mekan, Meskita Nagusian garabi bat erori eta gero.
NAIZ
DUBAI
Agintariek oraindik ez dute argitu zergatik erori den Mekako Meskita Nagusia konpontzeko lanetan erabiltzen ari ziren garabia. Istripua ikertzeko batzordea eratu dute, nahiz eta uste duten azken egunetako ekaitz eta haizeteek zerikusia izan dezaketela.
Ohi bezala, jendetza zebilen inguru horretan istripua jazo denean. Gutxienez 87 dira hil diren lagunak eta 150 zaurituren berri eman dute.
Erreskate taldeak oraindik lanean ari dira.