Zinemaldiko programazioa
Donostiako Zinemaldiko programazio osoa eskuragarri dago NAIZ-en eta atxikitako dokumentuan klikaturik deskargatu daiteke.
NAIZ
Bestalde, Donostiako Zinemaldiaren albiste guztiak bere web orriaren, aplikazio mugikorraren eta sare sozialen bitartez jarraitzeko aukera izango da.
Horrela, webgune ofizialean (www.sansebastianfestival.com) filmei buruzko informazio osoa, programazio eguneratua eta saio guztien txartelen salmenta eskainiko ditu. Horrez gain, Zinemaldiaren egunerokotasunaren berri ere emango du: zuzeneko emanaldiak, bideoak, argazki galeria eta gertatzen den ororen azken orduko albisteak. Gainera, bere telebistaren bitartez zuzenean ikus daitezke prentsaurrekoak, inaugurazio eta amaiera galak, eta Donostia Saria gala.