Tebasko auto istripuan larri zauritu zen emakume iruindarra ospitalean zendu da
Larunbat gauean Tebasen izandako auto istripuan larri zauritu zen 62 urteko emakumea ospitalean hil zen atzo arratsaldean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
NAIZ
IRUÑEA
Istripua larunbatean jazo zen, gauerditik gertu, N-121 (Iruñea-Tutera) errepidean, Tebas - Muru Artederreta parean, bi autok talka egin zutenean.
M.T.A.N., 62 urteko emakume iruindarra larri zauritu zen ezbeharrean eta, Nafarroako Gobernuaren arabera, igande arratsaldean zendu zen ospitalean.
Beste hiru lagun arin zauritu ziren.
Foruzaingoak ikerketa abiatu zuen istripuaren nondik norakoak argitzeko.