Egoitz Urrutikoetxea epailearen aurrera eramango dute gaur
Egoitz Urrutikoetxea epailearen aurrera eramango dute gaur. Berarekin atxilotu zituzte beste hiru lagunak aske utzi dituzte.
NAIZ
BAIONA
Egoitz Urrutikoetxea herenegun atxilotu zuten Paris ipar-ekialdeko Saint-Denis departamenduan, eta ordutik Polizia frantsesaren esku izan dute. Gaur dira epailearen aurrera eramatekoak, Kazeta.eus-ek zabaldu duenez.
Urrutikoetxearekin batera Paris inguruan eta Haute-Garonne departamenduan atxilotu zituzten beste hiru lagunak aske daude, iturri horren arabera.
Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Mauleko Gurutze Xurian, Urrutikoetxearen askatasuna aldarrikatzeko. Atzo 130 lagun inguru bildu ziren.