Langile bat zendu da Heletan, kable bat mozten ari zela 10 metrotik erorita
50 urteko gizonezko bat hil da Heletan, lanean ari zela, kable bat moztu nahian zebilela, 10 metrotik erori eta gero.
NAIZ
Heleta
Langile bat zendu da Heletan, lanean ari zela istripu bat pairatu eta gero. Kable bat mozten ari zela, 50 metrotik erori da gizonezkoa. Goizean gertatu da ezbeharra EDF enpresarentzat lanean ari zela.
Anbulantzia iritsi denerako zenduta zegoen gizona. Gendarmeak istripua ikertzen ari dira.