INFO

Arantzan sutea berpiztu egin da

Ostegunean piztu zen sutea Arantzan, eta ustez kontrolpean zegoen arren, berpiztu egin da gaur goizaldean, nafar Gobernuak jakinarazi duenez. Mendebalderuntz, Artikutzaruntz, eta iparralderuntz zabaltzen ari diren bi fronte berpiztu dira.


Haize bortitzak Arantzako sutea berpiztu du gaur goizaldean. 00:50 inguruan, Artikutzako biztanleek dei egin dute larrialdietara, sua ikusten zutela ohartarazteko. Sutea ostegunean piztu zen, baina kontrolpean zegoela zabaldu zuten suhiltzaileek. Hala ere, gaur gaueko haizeak berpiztu egin ditu bi fronte, mendebalde eta iparralderuntz zabaltzen ari direnak.