Ligaxkako 10. garaipena Irujo eta Rezustarentzat
Nagusi dira sailkapen ligaxkan eta gaur ere hala erakutsi dute Irujok eta Rezustak. Sailkapeneko azkenen aurka jokatu dute Labriten eta 13an utzi dituzte Irribarria eta Zubieta. 11tik 10 irabazi ditu ligaxkan buruan den bikoteak.
NAIZ
IRUÑEA
Finalaurrekorako sailkatuak ziren lehen ere baina ez dute kalerik egin sailkapeneko azkenen aurka Irujok eta Rezustak. 22-13 amaitu da liderren eta Irribarria eta Zubietaren artekoa.