Retegi Bik Altuna III ordezkatuko du Binakako Txapelketan
Retegi Bik Jokin Altuna ordezkatuko du heldu den ostiralean Irunen jokatuko den partidan; amezketarrak eskumuturrean min hartu du eta bizpahiru astetan ezin izango du jokatu.
NAIZ
DONOSTIA
Jokin Altunak ostiralean Bastidan jokatu zuen partidan min hartu zuen ezkerreko eskumuturrean, Aspek jakinarazi duenez. Erresonantzia egin diote eta lotailu-haustura partziala du.
Horrenbestez, aurrelari amezketarrak ezin izango du ostiral honetan Irunen jokatuko den partidan izan eta Retegi Bik ordezkatuko du. Bizpahiru astetan bajan izango da.