INFO

Binakako txapelketako finala apirilaren 9an jokatuko da, larunbatean

Enpresek jakinarazi dutenez, binakako txapelketako finala apirilaren 9an jokatuko da. Ohiko igandearen ordez, aurtengoan larunbatean jokatuko da finala. Bilboko Bizkaia frontoiak emango ditu ezagutzera txapeldun berriak.

Bengoetxea eta Untoria, iazko garaileak. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Binakako txapelketako finala apirilaren 9an ospatuko da Bilboko Bizkaia frontoian. Ohikoaren kontra, larunbatean izango da aurten txapelketako final handia, enpresek gaurkoan baieztatu dutenez.

Jaialdia 17:30ean hasiko da eta eguneko bigarren partida izango da finala. Era berean, sarrera samentaren inguruan hurrengo egunetan emanen dutela berri iragarri dute.

Asteburu honetan hasiko da finalerdietako ligaxka. Bengoetxea eta Untoria txapeldunek Artola eta Albisu izango dituzte aurrean. Beste finalerdikoan, aldiz, Irujo eta Rezustak Olaizola eta Urrutikoetxea izango dituzte aurkari.