INFO

Athleticen garaipena eta Realaren berdinketa

Espanyoli irabazi ostean (0-2), Athleticek lehia bizian jarraitzen du sailkapenaren goikaldean, puntu batera daukan Bartzelonarekin. Realak berdindu egin du Granadillaren aurka (1-1). [Sailkapenak eta emaitzak]

Realak berdindu egin du Granadillaren aurka Zubietan. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Athleticek eta Bartzelonak ez dute hutsik egin eta liga irabaztkeo lehian jarraitzen dute. Zuri-gorriak lehen postuan daude 63 punturekin eta Bartzelona atzetik 62 punturekin. Hirugarren postuan sailkatuta dagoen Atletico Madrilek berriz, galdu egin du Valentziaren kontra etxean (0-3) eta 56 punturekin, dagoeneko ia ezineskoa dauka liga irabaztea.

Laugarren postuan tinko mantentzen dena Reala da, nahiz eta etxean berdindu Granadilla Teneriferekin (1-1). 49 puntu dituzte txuri-urdinek. Oiartzunek berriz, 1 eta 0 irabazi zuen larunbatean Oviedo Modernoren aurka.