Zubietako erraustegiaren obretan lanean ari zen hondeamakina bat sabotatu dute
Zubietako erraustegia egiteko lanetan ari zen hondeamakina bat sabotatu dute hiru lagunek, makina hura gidatzeko palanka hautsita.
NAIZ
DONOSTIA
‘Argia’ aldizkariak sareratutako bideo batean, hiru lagun agertzen dira, aurpegia estalita, Zubietako errauskailua egiten ari diren lekuan.
Hondeamakina batera hurbildu eta hura gidatzeko erabiltzen den palanka hautsi egiten dute.