Athleticek, Realak eta Oiartzunek galdu egin dute azken jardunaldian
Liga irabazi berri duen Athleticek Granadillaren kontra galdu du Tenerifen (2-1) eta Oiartzunek 0 eta 2 Rayo Vallecanoren aurka etxean. Realak berriz, ezin izan du laugarren postuan bukatu Huelvako Sporting-en aurka Zubietan galdu ostean (0-1).
Euskal taldeek porrot batekin agurtu dute bukatu berri den liga. Athleticek, Realak eta Oiartzunek ezin izan dute punturik lortu azken partidan. Ezustekoa handiena Athleticek galdu duen partida izan da Granadilla Teneriferen zelaian (2-1). Txapeldun berriek denboraldiko bigarren partida galdu dute eta ezin izan dute liga garaipen batekin agurtu.
Porrot mingarriena Realak jaso du. Laugarren postua lortzeko aukera izan arren, txuri-urdinek galdu egin dute Huelvako Sporting-en aurka.
Oiartzunek ere ezin izan du Rayo Vallecano gainditu (0-2).